Bukatzeko, bakeari buruzko olerki bat partekatzen dugu zuekin.
BOST LETRA BAINO EZ
Bost letra baino ez,
bost besterik ez,
bost letra beti
gogoan izateko,
bost letra baino ez
BAKEA idazteko.
B, A, K, E eta A,
bost letra besterik ez da.
Bost letra baino ez,
bost besterik ez,
BAKEA kanta, BAKEA
egin.
B buruari, A
adiskideari,
K kutxari, E etxeari
eta A azeriari.
Kutxa gordetzeko,
etxean goxo,
eta azeriari
tinko-tinko so.
Jakintsu izateko
beharrik ez,
baionetak ere hobe
gorde,
bost letra horiek
buruan badaude,
helduta Lur planetan
bake.
Gloria Fuertes
(moldatua)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat